Uztailaren 11ko Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen 34/2002 Legearen 10. artikulua betetzeko, jarraian, webgune honen enpresa arduradunaren identifikazio-datuen berri ematen da:
ALBA EMISSION FREE ENERGY, S.A
SAN MARTIN KALEA 5, MUÑATONES ERAIKINA
48550 MUSKIZ (BIZKAIA)
IFK: A16747925
Erregistroko inskripzio-datuak: BIZKAIko Merkataritza Erregistroan inskribatua: 6035. liburukia, 0. liburua, 8. ataleko 46. orria, BI-77382 orri-zenbakia
Duzun harremana webgune hau eta haren bidez ALBAK eskaintzen dituen zerbitzu guztiak (denak batera 'Zerbitzuak') dokumentu honen arabera erabiliko dira. Dokumentu hau zure (zu/erabiltzailea) eta webgune honen konpainia arduradunaren (ALBA EMISSION FREE ENERGY SA) arteko kontratu bat da, eta berau aplikatuko zaie indarrean dagoen bitartean erabiltzen dituzun zerbitzu eta eguneratze guztiei.
3.1 Zerbitzuak erabili ahal izateko, lehenik Legezko Ohar honetako terminoak eta baldintzak onartu beharko dituzu (Terminoak eta Baldintzak). Ezingo dituzu zerbitzuak erabili horiek onartu gabe.
3.2 Terminoak eta Baldintzak Zerbitzuak erabiltze hutsarekin onar ditzakezu. Zuk aitortu eta onartu egiten duzu ALBAk ulertuko duela Zerbitzuak erabiltzea Terminoak eta Baldintzak onestea dela, erabiltzen hasten zarenetik aurrera.
3.3 Ezingo dituzu Zerbitzuak erabili, ez eta Terminoak eta Baldintzak onartu, ez bazaude legez gaituta ALBArekin kontratu lotesle bat egiteko edo debekatuta edo legez baztertuta baduzu Zerbitzuak jaso edo erabiltzea, bizi zaren herrialdeko edo zerbitzuak eskuratu edo erabiltzen dituzun herrialdeko legediaren arabera.
3.4 Webgunea legearen, dokumentu honen eta jakinarazten zaizkigun jarraibideen arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen duzu.
Era berean, webgune hau helburu zilegietarako baino ez duzu erabiliko eta ez debekatuetarako, hau da, webgune hau ez duzu erabiliko indarrean dagoen legedia urratzen duten edo ALBAren edo beste edozein hirugarrenen eskubideak kaltetzen dituzten helburuetarako. Hori dela eta, ez dituzu erabiliko webgune honen edukiak helburu debekatuetarako edo, edozein modutan, webgune honen, ekipamendu informatikoen edo ALBAren edo beste edozein hirugarrenen jabetzakoa den webgune honetan biltegiratutako dokumentu, artxibo eta edozein edukiren funtzionamendua edo erabilera kaltetu edo eragotz dezaketen helburuetarako.
Webgune hau helburu pribatuetarako erabiliko da beti; hortaz, ezingo da merkataritza-helburuetarako ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, jendaurrean jakinarazi, laga, eraldatu edo erabili.
3.5 Gomendagarria da Legezko Ohar honetako termino eta baldintzen kopia bat inprimatzea edo zure artxiboetan gordetzea.
4.1 ALBAk edozein unetan egin ahal izango ditu aldaketak Termino eta Baldintzetan. Aldaketa horiek egiten direnean, ALBAk Termino eta Baldintzen kopia berria argitaratuko du www.https://alba-efenergy.com webgunean.
4.2 Zuk aitortu eta onartu egiten duzu Terminoak eta Baldintzak aldatu ondoren Zerbitzuak erabiltzen badituzu, ALBAk ulertuko duela Zerbitzuak erabiltzea Termino eta Baldintza eguneratuak onestea dela
4.3 Egiaztatu aldian-aldian Terminoak eta Baldintzak, aldaketarik badago horien berri izan dezazun.
5.1 Webgune honetako eduki guztiak (inolako mugarik gabe, honako hauek barne: testuak, softwarea, gidoiak, argazkiak, soinuak, musika, bideoak eta funtzio interaktiboak) ALBAren jabetzakoak dira edo lizentziaren baten arabera dagozkio, eta egile-eskubideak, marka-eskubideak eta jabetza intelektualeko beste eskubide batzuk izango dituzte. Webgune honetako edukietan dauden hirugarrenen merkataritza- edo zerbitzu-marka guztiak jabeen merkataritza- edo zerbitzu-markak izango dira.
5.2 Webgune honetako edukiak ezin izango dira deskargatu, kopiatu, erreproduzitu, banatu, transmititu, hedatu, erakutsi, saldu, lizentziapean eman edo ustiatu bestelako helburu batzuetarako ALBAren aurretiazko baimen idatzirik gabe, eta ALBAk beretzat gordetzen ditu webgune honetako edukiei buruz berariaz eman ez diren eskubide guztiak
ALBAk ez du bere gain hartzen erroreek, ez-egiteek, etenek, ezabatzeek, aldaketek, akatsek, eragiketako atzerapenek edo transmisioek, komunikazio-lerroetako huts egiteek, lapurretek edo suntsiketek, edo erabiltzaileren baten komunikazioak baimendu gabe eskuratzeek izan ditzaketen ondorioen ardurarik. ALBA ez da honako hauetan egon daitezkeen arazo edo kalte teknikoen erantzulea: sare edo telefono-lineak, lineako sistema informatikoak, zerbitzari edo hornitzaileak, ekipamendu informatikoak eta softwarea, ez eta arazo teknikoak edo Interneteko trafikoaren pilaketak direla-eta posta elektronikoan edo erreproduzigailuan edo webgune honetako edozein zerbitzutan egon daitezkeen akatsen erantzule ere.
ALBA ez da izango, inola ere, webgune hau gaizki erabiltzeagatik gerta daitezkeen galera edo kalteen erantzule, ez eta lesio pertsonalen edo heriotzen erantzule ere.
Onartu egiten duzu ALBAri eta haren matrizeari, filialei edo subsidiarioei kalte-ordainak ematea eta haiek kalterik gabe mantentzea, kontratu hau urratu eta webgune honetako zerbitzuak erabiltzeagatik edo kontratu hau eta bertan ezarritako adierazpenak eta bermeak ez betetzeagatik hirugarrenek plantea ditzaketen galera, erantzukizun, erreklamazio edo demanda oro direla eta, abokatuen arrazoizko ordainsariak barne.
8.1. Webgune hau erabiltzen duzun bakoitzean bete egin beharko duzu unean-unean indarrean dagoen Pribatutasun-politika; hortaz, berrikusi egin beharko duzu testu hau, harekin ados zaudela egiaztatzeko.
8.2. Bermatu egiten duzu erregistro-inprimakiak betetzean edo aurrerago jakinarazten dituzun datu guztiak benetakoak eta egiazkoak direla, eta zure erantzukizuna izango da emandako informazioa eguneratzea, errealitatea islatzeko. Zure erantzukizuna izango da emandako informazioa ez bada zehatza edo egiazkoa.
8.3. Ematen dituzun datu pertsonalak, hala badagokio, ALBA EMISSION FREE ENERGY SAk tratatuko ditu informazio-eskaera izapidetzeko.
Kasu batzuetan, eta xede horiek betetzeko, beharrezkoa izan liteke ALBAk zure datuen berri ematea bere enpresa hornitzaileei, zure eskaera izapidetzeko; hortaz, ALBAri zure datuak ematen badizkiozu, berariaz baimentzen duzu zure datu pertsonalak ALBA EMISSION FREE ENERGY SA erakundearen artxiboetan sartzea, eta ALBAk tratatzea eta bere hornitzaileei lagatzea zure eskaera izapidetzeko, ez beste helburu baterako.
Kasu guztietan, kanpoko enpresa horiek guk eskaintzen dizugun adinako segurtasun-maila dute zure datu pertsonaletarako. Enpresa horiekiko akordioekin bat, enpresa horiek behartuta daude zure datu pertsonalak modu seguruan eta konfidentzialean gordetzera, bai eta ALBAren berariazko jarraibideen arabera izapidetzera ere. Zuk badakizu hori eta baimen ageria ematen duzu zure datu pertsonalak enpresa horiei lagatzeko.
Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako bestelako kasuetan.
8.4. Zuk emandako datuak zure eskaera kudeatzeko beharrezkoa eta arrazoizkoa den denboran gordeko dira, hau da, zure datuak Zerbitzuak kudeatzeko beharrezkoa den denboran gordeko dira.
8.5. ALBA EMISSION FREE ENERGY SAk (helbide soziala: 48550 Muskiz (Bizkaia), San Martin kalea 5, Muñatones eraikina) ematen dizkiguzun datuen arduradun gisa, konpromisoa hartzen du zure informazioaren konfidentzialtasuna gorde eta datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, bertan behera uzteko edo aurka egiteko eskubideak baliatzea bermatzeko (horretarako, Aitor Arzuaga Munsuri idatzi behar diozu), bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin (2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) eta 3/2018 Lege Organikoarekin (abenduaren 5koa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa).
Era berean, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa dela eskubide horiek babesteko organo eskuduna.
Gure enpresak, zure datuen tratamenduaren arduraduna den aldetik, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) ematen dizkion betebeharrak ditu. Dokumentu hau egin dugu, gure bezero zaren aldetik, zure datu pertsonalak nola tratatuko ditugun azaltzeko.
Honako hau ziurtatzen dugu:
Honako hauen laburpen eguneratuak izango ditugu beti:
Zure datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria datuen tratamenduaren xedearen araberakoa izango da. Zehazki, honako xede hauekin trata ditzakegu zure datu pertsonalak:
EDatuak eman dizkiguzun xedearen araberako epean gordeko ditugu:
Webgune honen xedeak betetzeko, beharrezkoa da ALBAk bere hornitzaile jakin batzuei baimena ematea datuak eskuratzeko, Zerbitzuak eman ditzaten. Zehazki, honako hornitzaile hauei emango diegu datuak eskuratzeko aukera:
Jakinarazten dizugu ez diogula datu pertsonalik transferituko gure ustez EEEtik kanpo erabiliko dituen edo transferituko dituen hirugarren bati, baldin eta ez badu ematen babes-maila egokirik Pribatutasun Ezkutuaren (Privacy Shield), EBko klausula eredugarrien edo antzeko mekanismoen bidez. Baldintza hori eta bete beharreko gainerako baldintzak helaraziko dizkiegu zerbitzuak emateko izenda ditzakegun azpiarduradun guztiei.
Nabigatzaile nagusien bidez baliozkotutako webgunea, responsive izatean pantailako edozein bereizmenetara egokituta.
ALBAk ez du erantzukizunik izango Termino eta Baldintza hauen babespean bere gain hartutako betebeharren bat betetzen ez bada edo berandu betetzen bada, baldin eta horien arrazoia zentzuzko kontroletik kanpo dauden gertaeren ondorio bada ('ezinbesteko kasuak').
Ezinbesteko kasuek barne hartuko dute ALBAren zentzuzko kontroletik kanpo dagoen edozein ekintza, gertaera, jardute eza, ez-egite edo istripu, besteak beste, honako hauek:
Erosteko Termino eta Baldintza hauen ondoriozko betebehar guztiak bertan behera geldituko dira ezinbesteko kasuak irauten duen bitartean, eta betetzeko epea luzatu egingo da, ezinbesteko kasuak irauten duen adinako aldian.
12.1 Webgune honetako terminoak eta baldintzak dira zure eta ALBA EMISSION FREE ENERGY SAren arteko legezko akordio osoa, Zerbitzuen erabilera arautzen dute, eta Zerbitzuekin lotuta zuk eta ALBAk aurretik egindako akordio guztiak ordezkatzen dituzte.
12.2 Onartu egiten duzu ALBAk Terminoetan eta Baldintzetan (edo aplikatzekoa den legeriaren arabera dagokionetan) jasotako edozein legezko eskubide edo ekintza ez baliatzeak ez duela esan nahi uko formala egin zaienik ALBAren eskubideei; aitzitik, eskubide eta lege-ekintza horiek indarrean jarraituko dute ALBArentzat.
12.3 Gai honetan jurisdikzio eskuduna duen auzitegi batek erabakitzen badu termino eta baldintza hauetako edozein baliogabea dela, xedapen hori ezabatu egingo da termino eta baldintzetatik, gainerako xedapenei eragin gabe, hau da, gainerako xedapenek indarrean jarraituko dute.
12.4 Onartu egiten duzu kontratu honetatik eratorritako edozein gatazka Bizkaiko Epaitegi eta Auzitegien mende egongo dela.
2022KO MAIATZEAN EGUNERATUA